XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) faborito nagusia neu nintzen.

Bai, hainbese gizaki irentsi zituen munstro hark irabazi behar zuen lehia, baina, azkenean, zorionez, norabide egokia aurkitu dut, zentzu berri bat eman diot nire bizitzari, eta aurrera jarraitzea pentsatzen dut nire beta berriekin, nahiz eta horretarako bizia eman behar izan.

Mundu osoan ulertuko nauen pertsona bakar bat dago, Karmele, berak baitakizki inork baino hobeto nire ekaitzen arrazoiak.

- Zer gertatu da!

- Tomy gazteak ezkerkada bat luzatu dio Johani eta honek ez du ezer ere egin hori jasotzeko, harrigarria!

- Bete-betean jaso du masailekoa, eta ziplo erori da!

- Ezin dut sinetsi, gaur gauean Johan, boxeoaren erregea, ez da betikoa izan.

- Baina entzuleok, ez da jaiki, lurrean etzanda dirau, mugitu ere egin gabe.

- 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10!

- Tomy gazteak irabazi du Europako txapelketa.

- Bost aldiz irabazle izan zen Johan boxeoaren erregea gainditu du.

Segundu batzuek barru hemen izango gaituzue berriro, orain publizitatea baitator! nazkaturik zaude burusoila izateaz eta zure desio bakarra, ile gehiago edukitzea da... nik badut horren soluzioa...

Ondorengo egunetan, egunkarietan, irratian, telebistan, jendearen ahotan ez zen besterik; boxeoaren munduan izar bat jaio zela, bihotz berri eta indartsua zuen gazte bat agertu zela, TOMY.

Denbora gutxian Tomyri mundu zabaleko ate guztiak ireki zizkioten, etorkizun aberatsa ziurtatu zioten.

Denek arima berri bat jaio zela zioten, gure kultura, bizitza, kirolaren historia aberastuko zuena.

Eguzkia bezain ahaltsua zela zioten, izar guztien artean erregea.

Baina zeruan gertatu ziren aldaketa guztiez Karmele bakarrik ohartu zen.

Eguzkiaren pareko izar berri bat agertu zen, baina beste bat desagertu egin zen; Johan indartsuaren izpiritua.

Egun haietan, telebistan, irratian, egunkarietako paper haien guztien artean, Johani buruz aipamen xume bakar bat egin zen,(...)